Zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna ENERGIA ELEKTRIKOKO ENPRESEN ELKARTEA da (aurrerantzean, aelēc); helbidea: Paseo de la Castellana, 141, planta 12, 28020, Madrid, España.
Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, helbide elektroniko honetara jo dezakezu: dpo@aelec.es
aelēcek webgunearen erabiltzaile bakoitzak emandako datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen ditu, eta datuak gaizki aldatzea, galtzea, gaizki erabiltzea, tratatzea eta baimenik gabe eskuratzea saihesteko behar diren bitartekoak eta neurriak —teknikoak eta antolakuntzakoak— ezartzen ditu, honako hauetan xedatutakoa betez: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (DBEO); Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa (DPBEDBLO), eta datu pertsonalak babestearen arloan aplikatzekoa den gainerako araudia.
aelēcen webgunea erabiltzean, Erabiltzailearen hainbat motatako informazioa eta datu pertsonalak tratatuko ditugu. Informazio eta datu horiek, kasuaren arabera, sartuta daude jarraian azaltzen diren kategoria hauetako batean:
Kategoria | Datu pertsonalak |
---|---|
Identifikazio datuak | Izena, abizenak, IP helbidea, irudia. |
Harremanetarako datuak | Helbide elektronikoa, helbide fisikoa. |
aelēcek datu pertsonalak tratatzeari dagokionez, jakinarazten dizugu libre izango zarela informazio eskaera egitean, harpidetza egitean edo eskainitako zerbitzuren batean alta ematean eska daitezkeen datuak emateko.
aelēcen, datu pertsonalak honako helburu hauetarako erabiliko ditugu, zertarako eman diren aintzat hartuta eta, betiere, jarraian azalduko ditugun lege oinarriak hartuta:
aelēcek konpromisoa hartzen du emandako datu pertsonalak Pribatutasun Politika honetan adierazitako helburuekin bat etorrita erabiliko dituela, haien konfidentzialtasuna errespetatuz. Era berean, konpromisoa hartzen du datu horiek gordetzeko eta baimenik gabe aldatzea, galtzea, tratatzea edo eskuratzea saihesteko neurri guztiak egokitzeko betebeharra beteko duela, indarrean dagoen datuak babesteko araudiari jarraituz.
aelēcek eskuratzen dituen datu pertsonalak, datu horiek emateko helburuak irauten duen bitartean tratatuko dira.
Betiere, beharrezkoak izateari uzten diotenean, zure datu pertsonalak behar bezala blokeatuta mantenduko ditugu. Legez ezarritakoari jarraituz, soilik gordeko ditugu (i) kasu bakoitzean aplikagarri den araudiak ezartzen dituen epeetan, eta (ii) interesdunarekin izandako harremanetik erator daitezkeen ekintzen preskripzioko epean, edo (iii) agintari eskudunen esku jartzearen preskripzioko epean.
Epe horiek igarotakoan, behin betiko ezabatuko ditugu.
Oro har, datu pertsonalak aelēcetik baino ez ditugu tratatuko. Titularrak soilik izango du bere datuetarako sarbidea, eta datu horiek inola ere ez zaizkio inori lagako, partekatuko, transferituko edo salduko.
Hala ere, kasu jakin batzuetan, zure datu pertsonalak eman ahal izango zaizkie legez datu horiek ematera behartuta gauden hirugarrenei, hala nola erakunde eta agintaritza publikoei, Zerga Agentziari, epaitegi eta auzitegiei, edo Estatuko segurtasun indar eta kidegoei.
Aurreko datu komunikazioez gain, aelēcek hirugarren zerbitzu-hornitzaile batzuen laguntza ere eduki ahal izango du. Zerbitzu-hornitzaile horiek zure datu pertsonaletarako sarbidea izan dezakete, eta zure izenean eta zure kontura tratatuko dituzte, zerbitzu ematearen ondorioz.
aelēcek zerbitzu-hornitzaileak hautatzeko irizpide egoki batzuei jarraitzen die, datuak babestearen arloan dituen betebeharrak betetzeko, eta konpromisoa hartzen du haiekin dagokion datu tratamenduko kontratua sinatzeko. Kontratu horren bidez, besteak beste, honako betebehar hauek ezarriko dizkie: neurri tekniko eta antolakuntzakoak aplikatzea; datu pertsonalak itundutako helburuetarako tratatzea, eta soilik aelēcen jarraibide dokumentatuak kontuan harturik; eta datuak ezabatzea edo itzultzea zerbitzuak ematen amaitutakoan.
Oro har, ez dugu nazioarteko datu transferentziarik egingo zure datu pertsonalak tratatzen ditugunean.
Hala ere, tratamenduaren ondorioz zure datu pertsonalak nazioartean transferitzen badira, transferentzia horiek datu pertsonalak babestearen arloan aplikatu beharreko araudiari jarraituz egingo dira, eta, bereziki, Europako Batzordeak onartutako egokitasun erabaki baten bidez segurtasun maila aitortu zaien herrialdeetara.
Ematen dizkiguzun datu guztiek zuzenak, osoak eta zehatzak izan behar dute, eta behar bezala eguneratuta egon behar dute.
Zuk guri emandako datu pertsonalen bat aldatu baldin bada (bereziki, harremanetarako datuetan), eskertuko genizuke ahalik eta lasterren adieraztea, gure datu baseetan eguneratzeko.
Bestela, aldaketa posible horien berri ematen ez badiguzu, baliozkoak izango dira gure barne erregistroetan agertzen diren harremanetarako datuetara bidali dizkizugun komunikazioak.
Hirugarren pertsonen datu pertsonalak ematen badizkiguzu, ohartarazten dizugu haien adostasunarekin eman beharko dizkiguzula, eta, aldez aurretik, Pribatutasun Politika honetan jasotako alderdien berri eman beharko diezula, datu pertsonalen erabileraren berri izan dezaten.
Erabiltzaile zaren aldetik, eskubidea duzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, aurka egiteko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, datu pertsonalak transferitzeko eta emandako adostasuna edozein unetan kentzeko, modu librean eta irisgarrian.
Eskubide horiek baliatu ahal izango dituzu Energia Elektrikoko Enpresen Elkarteari (aelēc) idatzita, papereko postaz (helbidea: Paseo de la Castellana, 141, planta 12, 28020, Madrid) edo posta elektronikoz (helbidea: dpo@aelec.es) idatzita. Idazkiak sinatuta joan beharko du, eta NANaren kopia erantsi beharko zaio. Era berean, edozein unetan, erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu Kontrol Agintaritzan (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia), batez ere zure eskubideak baliatzean erantzun egokirik jaso ez baduzu, https://www.aepd.es webgunearen bidez.