Lege-oharra

SOZIETATEAREN IZENA ETA HELBIDEA

Energia Elektrikoko Enpresen Elkarteak (aurrerantzean, “aelēc”) www.creernoslo.es helbidean eskuragarri jarri du bere ataria. Atari horrek bisitariei eta erabiltzaileei aukera ematen die aelēcen jardueren eta kideen berri izateko.
aelēcek Madrilen du sozietate egoitza, helbide honetan: Paseo de la Castellana, 141, planta 12.

IDENTIFIKAZIO FISKALEKO KODEA

G – 82.378.316

ERABILTZAILEA

Web orri hau erabiltzeak orriaren erabiltzailearen izaera ematen dizu, eta adierazten du osorik eta erreserbarik gabe onartzen dituzula webgunera sartzen zaren unetik aurrera aelēcek argitaratutako baldintza orokor guzti-guztiak. Hala ere, aintzat hartuko da aplikagarriak diren baldintza bereziak onartzea, hala egokituz gero.

ERABILERA BALDINTZAK

aelēcek ondorengo baldintza hauetan eskaintzen du www.creernoslo.es webgunerako sarbidea:

  • aelēcen web orrira sartzeak erabiltzaile izaera ematen dio sartu denari, eta horrek esan nahi du erabiltzaileak erabat eta erreserbarik gabe onartzen dituela erabilera baldintza hauek guzti-guztiak.
  • Webguneak hainbat informazio ematen du doan; hala ere, aelēcek bere esku gordetzen du bazkideei zerbitzu jakin batzuetarako sarbidea baldintzatzeko, aldez aurretik eskatuta eta erregistratuta.
  • aelēcek bermatzen du bere webgunean eskaintzen diren eduki eta zerbitzu guztiek honako printzipio hauek errespetatzen dituztela: pertsonaren duintasunaren printzipioa; arraza, sexua, erlijioa, iritzia, nazionalitatea, desgaitasuna edo beste edozein inguruabar pertsonal edo sozial dela eta inor ez diskriminatzeko printzipioa; eta gazteak eta haurrak babesteko printzipioa.
  • aelēcek bere esku gordetzen du, edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe, Atariaren konfigurazioa aldatzeko eskubidea, nahierara eta alde bakarretik; bai eta Atariaren bidez emandako zerbitzuen edukia eta hedadura eta sartzeko baldintzak aldatzeko eskubidea ere.
  • Era berean, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du www.creernoslo.es webguneko edukiak eta zerbitzuak behar bezala erabiltzeko, ezin izango baitira inoiz legez kanpoko jardueretarako erabili.
  • 0Gainera, jakinarazten dizugu debekatuta dagoela zenbait ekintza egitea webguneko edukiak erabiliz, hala nola informazioak, testuak, grafikoak, soinu eta/edo irudi fitxategiak, argazkiak, diseinuak, edo beste edozer («Edukiak»). Hona hemen debekatutako ekintzak:
    • Edukak erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, hedatzea, jendaurrean komunikatzea, eraldatzea edo aldatzea, salbu eta titular legitimoen baimena badago edo legez baimenduta badago.
    • aelēcen eskubideei edo eskubide horien titular legitimoen eskubideei edozein urraketa egitea.
    • Edukiak erabat baimenduta ez dauden edonolako merkataritza edo publizitate helburuetarako erabiltzea.
    • Zure eskura jartzen ditugun bitartekoetakoez edo Interneteko ohiko erabilerez bestelako edozein bitartekoren bidez edukiak lortzen saiatzea, eta baldin horrek ez badio kalterik eragiten aelēci.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Web orrien gaineko jabetza intelektualaren eskubideak, haien diseinu grafikoa eta kodeak aelēcen titulartasunekoak dira, non eta horietan ez den beste titulartasun bat adierazten.
aelēcek baimendu gabe obra horiek erreproduzitzea, banatzea, merkaturatzea edo eraldatzea, betiere, jabetza intelektualaren eskubideen urraketa dira. Era berean, web orritik eskura daitekeen informazioa ere babestuta dago jabetza industrialeko, intelektualeko edo bestelako eskubideen bidez. aelēc ez da erantzule izango, inola ere, Erabiltzaileak eskubide horien urraketen gainean.

DATU PERTSONALAK BABESTEA

aelēcek webgunearen erabiltzaile bakoitzak emandako datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen ditu, eta datuak gaizki aldatzea, galtzea, gaizki erabiltzea, tratatzea eta baimenik gabe eskuratzea saihesteko behar diren bitartekoak eta neurriak —teknikoak eta antolakuntzakoak— ezartzen ditu, honako hauetan xedatutakoa betez: 2016/679 (EB) ERREGELAMENDUA, EUROPAKO PARLAMENTUARENA ETA KONTSEILUARENA, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena (Datu Pertsonalak Babesteko Erregelamendu Orokorra), eta 3/2018 Lege Organikoa, 2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.
Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio gehiago lor dezakezu Pribatutasun Politikan.

BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNAK BAZTERTZEA

aelēcen web orrian sartzea eta web orri hau erabiltzea Erabiltzailearen erantzukizun bakar eta esklusiboaren pean egingo da. aelēc inoiz ere ez da izango inolako kalte zehatzen, zeharkakoen edo kontsekuenteen erantzule, edo erabilerarik ezaren, datuen galeraren edo onuren ondoriozko kalteen erantzule, dela kontratu ekintza baten ondorioz, dela zabarkeriaren ondorioz, dela web orri honetan eskuragarri dagoen dokumentu, zerbitzu edo informazioaren erabileraren edo interpretazioaren karietara sortutako beste ekintza konplexu baten ondorioz.
aelēcek ez du bermatzen, eta ez du erantzukizunik hartzen, honako inguruabar hauen ondoriozko kalte-galerengatik:
www.creernoslo.es webgunearen funtzionamenduaren jarraitutasunik eza, bai eta funtzionamendu okerra ere.
Erabiltzailearen ordenagailuan birusak edo programak egotea, edo hirugarrenek www.creernoslo.es webgunearen bidez emandako zerbitzuetan birusak egotea.

JURISDIKZIOA ETA LEGERIA APLIKAGARRIA

Erabilera baldintza hauek Espainiako legerian xedatutakoari jarraituz arautuko dira.
Erabilera baldintza hauen interpretazioa edo aplikazioa dela eta desadostasunik edo eztabaidarik sortuz gero, Madrilgo (Espainia) epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende jarriko dira aelēc eta Erabiltzailea. Berariaz uko egingo diote dagokien beste edozein foruri.

SEGURTASUNA

Webguneak industrian oro har onartzen den informazioaren segurtasun teknikak erabiltzen ditu, hala nola firewallak, sarbide kontroleko prozedurak eta mekanismo kriptografikoak. Hori guztia, datuak baimenik gabe eskuratzea saihestearren. Helburu horiek lortzeko, erabiltzaileak/bezeroak onartzen du zerbitzu-emaileak datuak jasotzea, sarbide kontrolen autentifikazioa egiteko.


  • Pribatutasun-politika
  • Lege-oharra
  • Cookieen politika
  • Pribatutasun-politika
  • Lege-oharra
  • Cookieen politika