Espainia munduko potentzia bat da jatorri berriztagarriko elektrizitatean.
Gure eguzkia, gure haizea eta gure ur-jauziak energia naturalen, jasangarrien eta agorrezinen iturriak dira.
Gure herrialdeak aukera paregabea du independentzia energetikoa lortzeko, klima-aldaketari aurre egiteko, aberastasuna eta enplegua sortzeko eta enpresak eta atzerriko inbertsioa erakartzeko.
Espainiako enpresa elektrikoei esker, gure baliabide naturalak denontzako energia bihurtzeko gaitasuna dugu. Bai eta gure etorkizuna eraldatzekoa eta energia berriztagarrien munduko lider bihurtzekoa ere.
Geure buruarengan #sinestea besterik ez dugu.

Jatorri berriztagarriko elektrizitatearen erabilerak gora egin duenez, aurrezpen ekonomiko handia izateaz gain, berotegi efektuko gasen isurpena nabarmen murriztu da. Eta gas horiek dira, neurri handi batean, berotze globalaren erantzule.
2005ean, Espainian 440 milioi tona CO2 baino gehiago isuri ziren atmosferara. 2021ean, 290 milioi tona baino gutxiago izan ziren. Murrizketa hori (150 milioi tona) Herbehereen isuri guztien parekoa da.
2022an, iturri berriztagarrietatik 120 terawatt-ordu sortu ziren. Bolumen horretatik guztitik, zati handiena gehienbat landatarrak diren probintzietan sortu zen, “Espainia hustua” esaten zaion eremua barne. Jatorri berriztagarriko elektrizitatea aberastasun eta enplegu ekarpen garrantzitsua da eremu jendegabetuenentzat.
Espainia da potentzia eoliko handiena instalatuta duten Europako herrialdeetan bigarrena; eta hirugarrena, sortutako energiari dagokionez. Ahalmen horrek, Espainiako konpainia elektrikoek sare elektrikoetan egiten dituzten inbertsio handiekin batera, gure herrialdea Europaren buruan jartzen du energia berriztagarrian.
Gaur egun, iturri berriztagarrietatik sortzen da gure elektrizitatearen erdia.
2023an, iturri berriztagarrietatik sortutako elektrizitatea 134 terawatt-ordu izan zen, estatuko elektrizitate sorkuntza osoaren (267 terawatt-ordu) % 50 baino gehiago. Horrek esan nahi du bilakaera handia izan dela, 2008an iturri berriztagarrien bidez sortutako 60 terawatt-ordu haietatik (% 55eko gehikuntza, 15 urtean).
Energia berriztagarriaz ari garenean, ondorengo energia iturri hauek ditugu aipagai: energia hidraulikoa, hidroeolikoa, eolikoa, eguzki energia fotovoltaikoa, eguzki energia termikoa, beste energia iturri berriztagarri batzuk (geotermia, esaterako) eta hondakin berriztagarriak.
Guztira 2.500 eguzki ordu baino gehiago ditugu urtean. Horrek, gure lurraldearen hedadura handiarekin batera, energia berriztagarriari dagokionez aparteko potentziala ematen digu. Etorkizunean, eguzki energia aberastasun iturri bat izan daiteke, energia fosil ugari dituzten herrialdeentzat dakartenaren baliokidea.
Jatorri berriztagarriko elektrizitatearen erabilerak gora egin duenez, aurrezpen ekonomiko handia izateaz gain, berotegi efektuko gasen isurpena nabarmen murriztu da. Eta gas horiek dira, neurri handi batean, berotze globalaren erantzule.
2005ean, Espainian 440 milioi tona CO2 baino gehiago isuri ziren atmosferara. 2021ean, 290 milioi tona baino gutxiago izan ziren.
Murrizketa hori (150 milioi tona) Herbehereen isuri guztien parekoa da.
2022an, iturri berriztagarrietatik 120 terawatt-ordu sortu ziren. Bolumen horretatik guztitik, zati handiena gehienbat landatarrak diren probintzietan sortu zen, “Espainia hustua” esaten zaion eremua barne. Jatorri berriztagarriko elektrizitatea aberastasun eta enplegu ekarpen garrantzitsua da eremu jendegabetuenentzat.
Espainia da potentzia eoliko handiena instalatuta duten Europako herrialdeetan bigarrena; eta hirugarrena, sortutako energiari dagokionez. Ahalmen horrek, Espainiako konpainia elektrikoek sare elektrikoetan egiten dituzten inbertsio handiekin batera, gure herrialdea Europaren buruan jartzen du energia berriztagarrian.
Gaur egun, iturri berriztagarrietatik sortzen da gure elektrizitatearen erdia.
2023an, iturri berriztagarrietatik sortutako elektrizitatea 134 terawatt-ordu izan zen, estatuko elektrizitate sorkuntza osoaren (267 terawatt-ordu) % 50 baino gehiago. Horrek esan nahi du bilakaera handia izan dela, 2008an iturri berriztagarrien bidez sortutako 60 terawatt-ordu haietatik (% 55eko gehikuntza, 15 urtean).
Energia berriztagarriaz ari garenean, ondorengo energia iturri hauek ditugu aipagai: energia hidraulikoa, hidroeolikoa, eolikoa, eguzki energia fotovoltaikoa, eguzki energia termikoa, beste energia iturri berriztagarri batzuk (geotermia, esaterako) eta hondakin berriztagarriak.
Guztira 2.500 eguzki ordu baino gehiago ditugu urtean. Horrek, gure lurraldearen hedadura handiarekin batera, energia berriztagarriari dagokionez aparteko potentziala ematen digu. Etorkizunean, eguzki energia aberastasun iturri bat izan daiteke, energia fosil ugari dituzten herrialdeentzat dakartenaren baliokidea.
Erregai fosilen erabilerak hainbat urte daramatza modu sendoan murrizten. 2007an, Espainian 80 milioi tona petrolio baliokide baino gehiago kontsumitu ziren (azken energian, hau da, bihurketa eta banaketa prozesuen ondoren kontsumitzen den energian); 2022an, aldiz, 58 milioi. Murrizketa hori, hein handi batean, Espainiako enpresa elektrikoek energia berriztagarrietan egindako inbertsio ahaleginari esker egin da.
Energia-trantsizioa abiadura handian gertatzen ari da eta lanpostuak oso azkar ari dira egokitzen beharrizan berrietara. Zenbatesten da 2030erako 250.000 enplegu zuzen eta 900.000 zeharkako enplegu sortuko direla. Horietatik % 60 sorkuntza berriko enpleguak izango dira eta gainerako % 40a egungo enpleguak birkualifikatzearen ondorio izango dira.
2022an, energia berriztagarriei esker, ez zen beharrezkoa izan erregai fosilen 21,4 milioi tona petrolio baliokide inportatzea. Bolumen hori errepide bidezko garraio guztiaren energia kontsumoaren % 75aren parekoa da. Aurrezpen ekonomikoa 15.230 milioi eurokoa izan zen, hau da, 2023ko aurrekontuetan ezintasun pentsioetarako sartutako gastuaren baliokidea.
Energiaren eta Klimaren 2023-2030 Espainiako Plan Integratua eguneratzeko zirriborroaren aurreikuspenek diotenez, 2030ean, Espainiako elektrizitatearen % 81 iturri berriztagarrietatik etorriko da.
Azken urteotan konpainia elektrikoek egindako inbertsioei esker, aurrerapen handia egin da jatorri berriztagarriko elektrizitatearen sorkuntzan. Gure helburua, ordea, sorkuntza berriztagarria % 100 izatera iristeko lanean jarraitzea da, eta horrekin independentzia energetikora hurbiltzea.
Europar Batasunak deskarbonizazioarko eta energia-independentziarako asmo handiko politikak ditu.
NextGen funtsen 750.000 milioi euroen zati handi bat energia-trantsiziorako eta industria sektorearen modernizaziorako da.
Gure herrialdeari funts horietako 75.000 milioi inguru dagozkio. Horietatik ia 4.000 milioi industria politikara bideratuta daude; eta 18.000 milioi inguru, energia trantsizioa bultzatzera.

Elektrizitatea ponpaketa eta baterien bidez biltegiratzeko irtenbideak bilatu behar dira, elektrizitatearen eskaria eta sorkuntza bateragarriak izan daitezen, haren izaera dela-eta aldizkakoa baita. Hori funtsezkoa da energia-trantsizioak arrakasta izan dezan.
Energiaren eta Klimaren Plan Nazional Integratuak (PNIEC) 22 GW-ko helburuak ezartzen ditu 2030erako, eta horiek lortzeko pizgarri egokiak eman beharko dira.
Gure lurraldearen eguzki ordu kopuru handiari eta hedadura handiari esker, gure estatuan sortutako elektrizitate fotovoltaikoak Europako sorkuntza kosturik txikiena du. Elektrizitatea merkeago eta prezio egonkorretan ekoitzi ahal izatea, izan ere, lehiarako abantaila bat da, gure industria dinamizatzeko eta atzerriko enpresak erakartzeko, eta, horrela, enplegua eta aberastasuna sortzeko.
2022an, energia berriztagarriko enpresen sektoreak 130.815 lanpostu sortu zituen. Horietatik 80.322 zuzeneko enpleguak izan ziren; eta 50.492, zeharkako enpleguak.
Espainiak sare elektriko zabalagoa, efizienteagoa eta adimentsuagoa behar du: fluxuak bi noranzkoetan kudeatzeko eta sorkuntza berriztagarriaren gehikuntza xurgatzeko gai dena, eta azpiegitura digital batek babestua.
Azken urteotan, inbertsioa urteko 1.500 eta 2.000 milioi euro artekoa izan da. Jatorri berriztagarriko energia gure etxe eta enpresa guztietara eraman eta industria berriak erakarri ahal izateko, inbertsioa handitu egin beharko da urteko 3.000 milioi eurora hurbildu arte.
Ugari ekoizten dugu energia garbia, Europako preziorik lehiakorrenetan. Prezio merkeago horiei esker, gure estatuak gaitasuna du beste estatu batzuetako industriak erakartzeko, bai eta ekonomiaren digitalizazioarekin lotutako kontsumo berriak ere, hala nola datu zentroak.
Energia garbiaren kostu txikiagoek indartu egiten dute, halaber, gure produkzio-sistema, ondasun lehiakorragoen esportazioa sustatzen baitute.

Asturiasko industria-sektorearen energia-kontsumoa Estatuko batezbestekoaren oso gainetik…
Azken urteotan sare elektrikoetan urtero egin den inbertsioa 1.500-2.000 milioi ingurukoa izan da…
Espainiako industriaren energia-kontsumoaren % 70 teknikoki elektrifika daiteke epe laburrean…
Elektrizitate-ekoizpenaren sektorea da Espainiaren deskarbonizazioari gehien laguntzen dion sektorea…
Asturiasko industria-sektorearen energia-kontsumoa Estatuko batezbestekoaren oso gainetik dago. Energia-iturri erabiliena inportazioko ikatza da (guztizkoaren % 49) eta jarraian elektrizitatea (% 19)…
Azken urteotan sare elektrikoetan urtero egin den inbertsioa 1.500-2.000 milioi ingurukoa izan da.
Egun sare elektrikoetan egiten den inbertsioa 3.000…
aelēc energia elektrikoko enpresen elkartea da.
Haren helburua da energia eraldaketaren, gizartea eta ekonomia elektrifikatzearen, karbonoa kentzearen
eta klima aldaketari aurre egiteko borrokaren alde lan egitea.